Viernes 3 de julio de 2009 EL TIEMPO En Pamplona  Máx: 25º Mín: 12º
Suplementos Servicios FOROS CLASIFICADOS OSASUNA AGENDA
EL PERIÓDICO DE TODOS LOS NAVARROS
OPINIÓN SOCIEDAD POLÍTICA VECINOS ECONOMÍA DEPORTES MIRARTE
Navarra España - Mundo
Gazte euskalduna eskaintzen da lanerako
Lanpostu bat aurkitzeko zailtasunak dauden garai honetan, Karrikaluze Elkarteak euskaraz lan egin nahi duten herritarrei lan poltsa zerbitzua eskaintzen die
enviar a un amigo versión para imprimir texto normal texto medio texto grande
ImagenImagen ampliada

Gazte askok udako oporrak lan munduarekin lehenengo harremana izateko erabiltzen dituzte.

uRTEBETeZ itxaroten egon ostean, iritsi da jende askori gustatzen zaion urteko garaia: Uda. Urtaro honek irauten dituen hiru hilabeteetan zehar, herritar askok etxea atzean utzi eta munduan barrena joaten dira, txoko ezberdinak ezagutzera. Beste batzuk, berriz, maletak hartu eta atzerrira joaten dira hizkuntzak lantzera. Baina badira ere Euskal Herrian geratzen diren gazte asko. Hauetako batzuk hiru hilabete honetan lana bilatzen dute, beren gutiziak ordaindu ahal izateko. Baina, askotan, ez da lan erraza izaten lanpostu bat bilatzea, batez ere gizartearen gaitza bilakatu den krisi garai honetan. Horregatik badira zenbait erakunde lan bila dauden gazteen eta lanerako pertsona baten bila dauden herritarren artean bitartekari lanak egiten dituztenak. Horien guztien artean bada bat besteengandik bereizten dena: Karrikaluze Elkartea. Izan ere, Atarrabiako euskararen aldeko talde honetako kideen helburua hizkuntzaren erabilera indartzea da, eta horregatik euskaraz lan egin nahi duten herritarrei lan poltsa zerbitzua eskaintzen die.

lan poltsa

Euskararen alde lan egiten

Karrikaluze Elkarteak duela sei urte jarri zuen martxan lan poltsa zerbitzua, eta urtetik urtera parte hartzen duten herritarren kopurua hazten jan da. Atarrabiako eus-kararen aldeko taldeko kidea den Saioa Martinez de Lizarrondok adierazten duen legez, elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuekin batera, lan poltsa eskaintzearen aldeko apustua egin zuten, "es-parru honetan ere euskararen erabileran eragiteko".

Proiektua martxan jarri zen egunetik, pixkanaka-pixkanaka Iruñerrian zehar joan da zabaltzen. Hasieran Atarrabia eta inguruko herrietako gazteek parte hartzen bazuten ere, orain eskualde osotik ematen dute izena lan poltsan sar-tzeko. Partaide gehienak 17 eta 25 urte bitarteko gazteak diren arren, zerbitzuak ateak zabaltzen dizkio euskaraz lan egin nahi duen herritar orori. Era berean, langile euskaldunak behar dituzten herritarrei zein enpresei eskaintzen die bere lan poltsa Atarrabiako euskararen aldeko elkarteak.

Orokorrean, Karrikaluzeren bitartez lana topatu duten euskaldunek maila pertsonaleko lanpostuetan aritu dira: haurrak zaintzen edo/eta hezitzaile gisa. Baina urteekin eskaintza zabaltzen joan da, eta tabernari, sukaldari, hezi-tzaile eta abar bezala aritzeko parada izan dute Iruñerriko gazteek.

Euskara elkarte honen lan poltsa udan indartzen bada ere, urtean zehar zabalik jarraitzen du, euskaraz lan eginez, hizkuntzari bultzada eman nahi dioten herritarrek parte har dezaten.

l Web orrialdea. Elkartearen web orrialdearen bidez eman daiteke izena: www.karrikaluze.org.

l Telefono zenbakia. Lan poltsan sartzeko beste modu bat 948 35 57 39 telefonora hots egitea da.

DESTACADOS
izena emateko
OTROS ARTÍCULOS DE Sociedad :
Topaguneak eta IKAk hitzarmena sinatu dute mintzapraktikak bultzatzeko
Nafarroako unibertsitateek euskararen presentzia aztertuko dute udako ikastaroetan
 
SERVICIOS
Localiza fácilmente el destino que buscas en nuestro Callejero. Planos urbanos, direcciones, lugares de interés, farmacias...
AMOR Y AMISTAD
¿TE GUSTARÍA ENCONTRAR
A TU MEDIA NARANJA?


Únete a esta gran comunidad
Entra en el portal líder para conocer a gente de todo Europa, regístrate y empieza a hacer amigos desde ahora mismo
HOY EN LA AGENDA...
'MÚSICA PARA PRIMAVERA'

Concierto de Cuarteto Mitya a las 19.30 horas en Civican
Foro de debate - temas de actualidad
¿Crees que Osasuna va a lograr la permanencia o crees que va a descender? Opina en el foro
PUBLICIDAD | PROMOCIONES | DISTRIBUCIÓN | SUSCRIPTORES | EMPRESA EDITORA | TRABAJOS DE IMPRESIÓN | CONTACTO
Sindicación
internet@noticiasdenavarra.com | Haznos tu página de inicio | Suscripción a los titulares |
Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdegipuzkoa.com
© DIARIO DE NOTICIAS-Edición Digital
Altzutzate 8, Polígono Industrial Areta · 31620 HUARTE-PAMPLONA · Tel 948 33 25 33 Fax 948 33 25 18
Enlaces recomendados: Trabajo | Hosting |