iruñea. Ikasturte guztian zehar Europan barrena lagunak egiten ibili ostean, geldiunea egin zuen atzo Argiñek aurtengo Nafarroa Oinezeko abestia eta bideoklipa aurkezteko. Ohikoa izaten den bezala, kantua herrialdeko ikastolen festaren leloa lau haizetara zabaltzeko tresna izaten da eta horretarako Andra Mari Ikastolak "ibilbide luze eta oparoa" duen euskal idazle batengana jo du abestiaren letrak idazteko; Joseba Sarrionandiarengana, alegia. Ekoizpen lanak, berriz, Kaki Arkarazo musikagileak egin ditu eta berak azaltzen duenez, abesti-arekin zerbait "desberdina egin nahi izan da, kantu herrikoia bihur dadin".
Aurtengo Nafarroa Oinezeko leloak txikien handitasuna al-darrikatzeko helburua du: Txikiak handi. Hori dela eta, paradoxa honen harira abestiaren letrak badugu/ez dugu ideiarekin jolas egiten du, "zerbait lortzeko saiatu beharra dagoela azpimarratu nahi izan du Joseba Sarrionandiak bere lanean", azaltzen du 2009ko Oinezeko jarduera batzordekidea den Manu Gomezek.
Abestiaren ekoizpen lanak egiteko, Argiñe eta bere lagunak Euskal Herriko musikagintzan lan asko egin duen musikagile baten laguntza izan dute: Kaki Arkarazorena. Berak esperientzia handia du abestiak ekoizten eta horregatik Nafarroa Oinezeko kantu-arekin zerbait "berezia eta dei-garria" egin nahi izan du festari begira. Izan ere, musikagileak adierazten duen legez, "horrelako kantuak, betikoak izaten direnak, bi egunetako bizitza izaten dute" eta "nik, egia esan, ez dut nire burua ikusten era honetako kantu bat egiten, denbora pasatzeko lan bat ekoizten, alegia".
Hori dela eta, "maila goreneko letra aprobetxatuz", abesti herrikoi bat egitea erabaki zuen, jendeak elkarrekin abesteko kantua izango zena. Beraz, Arkarazok adierazten duen aburuz, "inten-tzioarekin egindako lana izan da, luzerako iraupena izango duena". Era honetan dio oinezeko kanta herritarrei gustatzen bazaie, eta tabernetan eta plazetan entzuten bada, herrian bertan geratuko den lana izanen dela.
auzolanaTxikiak handi abestia auzolana izan dela nabarmentzen dute bertan buru-belarri lanean ibili direnak. Kaki Arkarazok azpimarratzen duen bezala, era honetan lan eginez ateratzen dira gizartean arrakasta eta iraupen luzea izanen duten lanak.
Goi mailako abeslariekin batera, Etxarriko musikagileek ere parte hartu dute beren herrian ospatuko den festaren aldeko abestiaren ekoizpenean, hala nola Amets eta Lur Larraza, Fran Urias eta Luisillo Kalandraka baxu-jotzailea, herriko haurrekin, eta, nola ez, Argiñerekin batera.
Nafarroako Ikastolen festa erraldoia ospatzeko 129 egun falta direnez, euskal herritarrek denbora daukate abestia buruz ikasteko, izan ere, www.nafarroaoinez.net web orrialdean jaisteko aukera izanen dute, bideokliparekin ba-tera. Bitartean, horra hemen Joseba Sarrionandiak idatzitako Txikiak handi letraren errepika, guztiok ikas dezagun:
Bide guztiak ez dira errazak/ oinez goaz baina./ Txikiak ere baditu oinak/ handienak haina/.