Viernes 8 de mayo de 2009 EL TIEMPO En Pamplona  Máx: 25º Mín: 12º
Suplementos Servicios FOROS CLASIFICADOS OSASUNA AGENDA
EL PERIÓDICO DE TODOS LOS NAVARROS
OPINIÓN SOCIEDAD POLÍTICA VECINOS ECONOMÍA DEPORTES MIRARTE
Cultura Agenda cultural Ocio Cartelera Comunicación Television
Qué mundo Horóscopo Humor Descargar Pdf
Lazarragaren eskuizkribua aztergai izanen da hilaren 12an hasiko diren literatura ekitalditan
JARDUERAK ZENBAIT ADITU , KRITIKO ETAIDAZLE BILDUKO DITU, ERRALDOIEN TXOKOAN
Arabako idazlearen harira, errenazimendu garaiko euskal eleberrigintzaren inguruan arituko dira hitzalditan
ARKAITZ A. MURO
enviar a un amigo versión para imprimir texto normal texto medio texto grande

iruñea. Joan Perez de Lazarraga idazle euskaldunaren eskuizkribua abiapuntutzat hartuta, iruindarrak XVI. mendera eginen dute bidai, Nafarroako Ateneoak eta Iruñeko Udalak Errenazimendu garaiko euskarazko literaturaren inguruan antolatu dituzten ekitaldiekin. Hi-tzaldi hauetan, garaiko euskarazko literatura aztertuko dute adituek, idazle arabarraren testuak irakurtzearekin batera. Jarduera hauek hilaren 12tik 14era bitarte eginen dira, Descalzos kaleko Kultura Alorreko Erraldoien Txokoan.

Iruñeko Udaleko Euskara koordinatzailea den Iñaki Azkonak adierazten duenez, idazle hau aztertzea erabakitzeko izan dituzten arrazoien artean, garai horretako literaturaren ezaugarri "in-teresgarriak" euskaraz biltzen dituela da.

Madril, 2004 Duela bost urte euskal literaturak berri on bat jaso zuen: euskaraz idatzitako Errenazimendu garaiko testu bat aurkitu zuten Madrilgo liburutegi batean. Albisteak oiartzun handia izan zuen euskal gizartean, batez ere literaturaren munduan.

Lanaren edukiek 1564 eta 1567 urteetan euskaraz idatzitako bertso, kanta eta maitasun-kontuak biltzen dituzte, garai horretan boladan zegoen estiloa baitzen. Gainera, hau guztiarekin batera, XVI. mendean gustukoak zituzten mitologia kontakizun bat gordetzen du Lazarragaren eskuizkribuak.

Bestalde, testuak Arabako euskalkian idatzitako hitzek osatzen dituzte, eta hauek euskal hizkuntzari nolabaiteko aberastasuna ematen diete, izan ere, herrialde honetan aspaldian galdu baitzen euskara.

jardunaldiak Datorren asteko ekitaldiei hasiera emanen diena Iñaki Aldekoa, Literatur kritikoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakaslea, izanen da. Honek, Lazarragaren literaturan islatzen den Errenazimenduaren garaia aztertuko du. Ondoren, egun berean, Aingeru Epaltza idazle iruindarra gari horretako beste euskal idazleen inguruan arituko da, Jende susmagarria, Axular eta bertze hitzaldian.

Jardunaldien bigarren egunean, Aitzpea Leizaola antropologoak, garai horretan Euskal Herrian eta Europa osoan boladan ziren sorginkeria-auzien balio etnografikoen berri emanen du, De Lancre liburua irakurriz. Leizaolak amaitu ostean, Euskaltzaindiaren Azkue Liburutegiko liburuzaina den Pruden Gartziak, Joan Perez de Lazarragaren inguruan jakin beharreko zazpi gauzen berri emanen du.

Ostegunean, eta ekitaldiei amaiera emateko, Euskal Herriko Unibertsitateko Gidor Bilbao irakasleak, Arabako idazlearen eskuizkribuko artzain nobela eta poema liburuak aztertuko ditu, eta, ondoren, testuak irakurriko ditu.

DESTACADOS
bitxikeriak
Idazlea. Joan Perez de Lazarraga jaiotzez oñatiarra zen, baina Arabara joan zen bizitzera, Larrea Dorretxera. Ondoren, bertako Jauna izan zen.
Testuak. Duela urte gutxi arte, Lazarragak idatzitako lanak gaztelaniaz bakarrik egiten zirela uste zen, izan ere, nobleen artean irakurtzen ziren. Baina aurkikuntza honek, usteak usteldu eta euskarak ere Errenazimendu garaian bere lekua izan zuela erakutsi dute.
Aurkikuntza. Lazarragaren lana liburu zahar baten atzeko aldean agertu zen.
Euskal Herria. Hainbat adituk adierazten omen dutenez, eskuizkribu honetan lehen aldiz agertzen da Euskal Herria terminoa.
Cervantes. Lazarragaren inguruan dabiltzan zenbait hipotesik adierazten dute garai horretan, XVI. mendean, Arabako Noblea eta Miguel de Cervantes idazleak elkar ezagutu omen zirela.
LA FRASE
Idazle arabarraren lanak Errenazimendu garaiko euskaraz idatzitako nobela bat eta zenbait poema biltzen ditu
OTROS ARTÍCULOS DE Mirarte : Cultura
La Joven Orquesta Sinfónica de Navarra podría empezar a funcionar en agosto
Iskandar Rementeria: "Oteiza quiso potenciar con el arte la sensibilidad ciudadana de Bilbao"
El musical 'La Bella y la Bestia' ultima preparativos en Barañáin
"El actor no hace un esfuerzo para seguir entrenando después de haberse formado"
El paisaje de 'Animales artificiales' reflexiona sobre una sociedad virtual
Pete Bombastic, ganador en la UN
Pablo Muñoz presentó su novela en Pamplona
ferrater ingresa en la fundación arquitectura y sociedad
las entradas para ver a Russian red ya están a la venta
La poesía de José Emilio Pacheco, premio Reina Sofía
Pérez Reverte: "el capitán Alatriste ya no me pertenece"
 
SERVICIOS
Localiza fácilmente el destino que buscas en nuestro Callejero. Planos urbanos, direcciones, lugares de interés, farmacias...
AMOR Y AMISTAD
¿TE GUSTARÍA ENCONTRAR
A TU MEDIA NARANJA?


Únete a esta gran comunidad
Entra en el portal líder para conocer a gente de todo Europa, regístrate y empieza a hacer amigos desde ahora mismo
HOY EN LA AGENDA...
'MÚSICA PARA PRIMAVERA'

Concierto de Cuarteto Mitya a las 19.30 horas en Civican
Foro de debate - temas de actualidad
¿Crees que Osasuna va a lograr la permanencia o crees que va a descender? Opina en el foro
PUBLICIDAD | PROMOCIONES | DISTRIBUCIÓN | SUSCRIPTORES | EMPRESA EDITORA | TRABAJOS DE IMPRESIÓN | CONTACTO
Sindicación
internet@noticiasdenavarra.com | Haznos tu página de inicio | Suscripción a los titulares |
Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdegipuzkoa.com
© DIARIO DE NOTICIAS-Edición Digital
Altzutzate 8, Polígono Industrial Areta · 31620 HUARTE-PAMPLONA · Tel 948 33 25 33 Fax 948 33 25 18
Enlaces recomendados: Trabajo | Hosting |